Peña Angulo – Moscadero – Urieta 26/02/2023

Sierra Salvada edo Gorobel kareharrizko horma bat da, Aiara harana hegoaldetik ixten duena eta Gaztelako goi-ordokiaren hasiera bortitza markatzen duena. Urduñako eta Anguloko portuak markatzen ditu bere mugak. Azken horien gainean Urieta eta Moscadero gailurrak altxatzen dira, mendebaldean dagoen mendiguneko azken mendiak. Bien altuera ahantzekoak dira.

Datorren otsailaren 25erako, Talluk Anguloko Portutik abiatuko den irteera zirkular bat prestatu du, Moscadero eta Urietako tontorretara igotzeko.

Zailtasun tekniko errazeko ibilbidea da, 12 km ingurukoa, 498 m-ko desnibelarekin gutxi gorabehera  ordu bi eta erdiko denboran egin beharrekoa.

Irteera, Mungiako BBK-ko arkupeetatik goizeko 8:00etan izango da.

Bidai hau,  interesa duten pertsonen kopuruaren arabera egingo da,  edo autobus bat alokatuko dogu edo auto pribatuetan joango gara.

Hori dela eta, interesatuek izena eman mesedez Otsailaren 23a, eguen gabea baino lehenago. Mezua bidali Whatsapp edo Posta Elektroniko bidez. Eskerrik asko.

Wikiloceko urrengo tracka segituko dogu:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/moscadero-1-132m-y-urieta-1-117m-circular-desde-el-puerto-de-pena-angulo-sierra-salvada-42100445

Oharra: Arrazoi ez desberdinegatik, Tallu Mendizale KKak ibilbidea partzialki edo osorik aldatzeko eskubidea berengan hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude