Igorineko Trikuharriak eta Sagardotegia Astigarragan

Martxoaren 12an Talluko lagunak Gipuzkoara joango dira, 11 km inguruko
“Igorineko trikuharriak” ibilbidea egiteko eta, ondoren, gainontzeko domekea
Astigarragako sagardotegi batean pasatzeko.

Ibilbidearen xehetasunak eta tracka beste albiste batean argitaratuko dira, baita irteera ordua ere.

Sagardotegia erreserbatzeko, interesdunen izenak otsailaren 21ean baino lehen jakin behar ditugu. Momentuz aurre-erreserba bat dago.

Aukeratutako sagardotegia Astigarragako Iretza Sagardotegia da. www.iretza.eus

Guretzako, autobusa edo autobusak alokatzeko, pertsona kopurua ezagutzea bere garrantzitsua da.

Mendi bueltarik egingo ez dutenek eta bakarrik sagardotegi honetara joateko interesa dutenek, izena eman dezakete irteera honetan.

Testu hau aprobetxatzen dugu, martxoaren 8a Emakume Langilearen eguna dela gogoratzeko eta berebai martxoaren 10ean Torrebillela Aretoan kirolarekin zerikusia duten 4 emakumek hitzaldia emango dutela azpimarratzeko. Ekitaldi hau kartel berezi batekin komunikatuko da.

Autobusaren eta sagardotegiaren prezioa 55 eta 65 euro artekoa izango da.

Behin betiko sagardotegiko jangela erreserbatzeko eta autobusaren neurria alokatzeko, interesatuei izena emateko eskatzen zaie otsailaren 21aren gaua baino lehen. Izena eman dezakezu Tallu Mendizaleren whastapp-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude